Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Burdinmendi Bide Berdeari Bikaintasunaren lehen saria eman dio. Sari hori Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak jaso du, Bide Berdeen Nazioarteko Konferentziaren baitan.
- edizio honetan, Europako 13 herrialdetako 33 hautagai aurkeztu dira, eta hori Europako bide berdeen berezitasun diren aniztasunaren, kalitatearen eta sormenaren adibide da.
Honako hauek dira sarituak:
- Bikaintasunaren kategoria:
- Hirugarren saria “Ex aequo”: Ecovía Internacional de Tâmega y Corgo, Municipio de Vila Pouca de Aguiar-ek aurkeztuta.
- Hirugarren saria: Limerick-eko bide berdea, Limerick hiriko eta konderriko Kontseiluak aurkeztuta.
- Bigarren saria: VeloDunajec, Urząd Marszałkowski Województwa Małopolskiego / Małopolska UMWM Mariskalgoaren Bulegoak, Eskualdeko gobernuak aurkeztuta.
- Lehenengo saria: Burdinmendi Bide Berdea, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak aurkeztuta.
- “Trantsizio ekologikoa bide berdeetan” kategoria.
- Sari berezia: Mendebaldeko Bide Berde Handia, Mayoko (Irlanda) Konderriko Kontseiluak aurkeztuta
- Hirugarren saria: Suntaži estazioa, Bide Berdeen Letoniako Elkarteak aurkeztuta, Suntaži (LGWA) estazioarekin lankidetzan (Letonia).
- Bigarren saria: Bide Berdeen Jaialdia, Association Française pour le Développement des Véloroutes et des Voies Vertes-ek (AF3V) aurkeztuta.
- Lehenengo saria: Bide berdeak eta ziklo-ibilbideak, Greenways and Cycleroutes Limited-ek aurkeztuta.
- Epaimahaiaren sari berezia: Monte Ciocci-San Pietroko Ibilbide ziklopeatonala. Roma Capitale – Mugikortasun eta Garraio Jasangarrien Sailak aurkeztuta.