Emakundek eta Euskalitek ordainsarien berdintasunari buruz hausnartu dute

0
  • «Berdintasuna kudeaketa aurreratuan» IX. jardunaldia antolatu dute gaur, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan
  • Lanbide Heziketa, EJIE eta Goiztiri eta Zubietxe elkarteen praktika onak aurkeztu dira

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Fernando Sierra Euskaliteko zuzendariak «Berdintasuna kudeaketa aurreratuan. Tresnak eta esperientziak” jardunaldia ireki dute IX Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan. Oraingo honetan, Emakundek eta Euskalitek ordainsarien berdintasunean jarri dute fokua, kudeaketa aurreratuaren adierazle gisa.

Emakundeko zuzendariak berretsi du soldata berdintasuna, “justizia sozialeko gaia izateaz gain, gizarte osoarentzat onuragarria” dela, “hazkunde ekonomikoari, produktibitatearen hazkundeari eta bizitza pertsonala eta lan bizitzaren kontziliazio arduratsuari laguntzen diolako”.

Horregatik, Miren Elgarrestak azpimarratu duenez, “ezinezkoa da enpresa batean bikaintasunaz, berrikuntzaz edo kalitateaz hitz egitea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna kontuan hartzen ez bada”.
Beatriz Zafra genero-berdintasunaren arloko aholkularitza-enpresak ere parte hartu du jardunaldian. Ordainsarien gardentasuna eraldatzeko gaitasunari buruz hitz egin du, eta soldata-berdintasun aurreratua lortzeko tresnak eskaini ditu.

Emakunderen eta Euskaliten aurtengo ekintzak eta konpromisoak berrikusteaz gain, berdintasunerako jardunbide egokiak ere aurkeztu dira, hala nola Lanbide Heziketa, zeinaren proiektua baita emakumeak industria-adarretara erakartzea edo steam lanbide-prestakuntza publikoan, eta Goiztiri Elkartea, zeinak gizon erabiltzaileen eta profesionalen prestakuntzarako eta topaketarako gune bat baitu maskulinitatearen eredu tradizionala birpentsatzeko. Zubietxe elkartearen eta EJIE – Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen kasuak ere proiektatu dira.

Berdintasunerako jardunbide egokien bideoa