Euskadi 2026an bidaiatzeko ezinbesteko helmuga gisa aukeratu du National Geographicek

0
Gaur eman dute ezagutzera “Best of the World” zerrenda ospetsua; bertan, 2026rako  25 bidaia-esperientziarik esanguratsuenak eta erakargarrienak bildu dituzte, tartean gurea.
National Geographicek Euskadi nabarmendu du datorren urtean bisitatzeko ezinbesteko 25 helmugetako bat gisa; gaur bertan argitaratu du “Best of the World” hautaketa entzutetsua.  Zerrenda hau National Geographiceko eta National Geographic Travellereko mundu mailako erredakzio-taldeek osatzen dute, eta naturarekin, kulturarekin eta tokiko komunitateekin lotura sakona sustatzen duten bidaia-esperientziak nabarmentzen ditu.
Euskadi zerrenda ospetsu horretan sartzeak indartu egiten du nazioartean erreferentziazko turismo-helmuga gisa duen posizioa, gure kultura-aberastasunari, paisaia paregabeei, mundu-mailako gastronomiari eta jasangarritasun-konpromisoari esker.
“Best of the World 2026” hautaketa bidaiariak inspiratzeko diseinatua dago, eta  denentzako iradokizunak barne hartzen ditu: familiak, foodiak, animaliak maite dituztenak, abenturazaleak eta are gehiago. Euskadi proposamen ezin hobea da bai esploratzaile adituentzat bai lehen abentura esanguratsuen bila dabiltzanentzat.
Zerrenda osoa eskuragarri dago jada Best of the World 2026 National Geographic webgunean, non irakurleek helmuga bakoitzen inguruko argazkiak eta  erreportajeak topatuko dituzten.