
Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak, Departamentuak eta 46 toki-erakundek, gizarte-zerbitzuen mankomunitatek eta Nafarroako hainbat elkartek bultzatutako “Kanpo Lana” programan laguntzen duten erakundeen kopurua handitzeko eskatu du. Programaren helburua da ikasgelan bizikidetzarako jokaera desegokiak dituzten ikasleentzako gizarte laneko neurri osagarriak hartzea. Bere hitzaldian, Departamentuaren egoitzan egindako ekitaldian, non programa honen baterako hitzarmena berritu den, kontseilriak datuen bilketa optimizatzeko deia egin du, programaren eraginkortasuna ebaluatzeko eta hobetzeko elementuak sartzeko.





