Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proposatuta, argi berdea eman dio Garaion Naturartea entitateari 45.000 euroko zuzeneko dirulaguntza bat emateko, «Hara!» proiektua garatzeko, zirkuko artisten eta Arabako landa-eremuko herritarren arteko sorkuntza artistikorako ekimena.
Proiektuak zirku-komunitatearen eta Barrundiako bizilagunen arteko lankidetza bultzatuko du, kaleko zirkuko sorkuntza-prozesuei lotutako tailerren bidez. 2025eko maiatzetik abendura bitartean, zazpi esku-hartze egingo dira udalerriko hainbat herritan, eta 250 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte.
Laguntza horren bidez, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du kultura gizarteari hurbiltzeko, artisten lana aitortzeko eta landa-inguruneko kultura-ehuna indartzeko apustua.






