Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluari Donostian 2026ko ekainean egingo den Hiri eta Komunitate Lagunkoien Nazioarteko Biltzarraren protokolo-sinaduraren berri eman zaio

0
  • IMSERSO, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker OMEk sustatutako kongresua 2026ko ekainean Donostian egingo da
  • Munduko biltzarrak hiru eguneko iraupena izango du, eta gaian adituak diren pertsonek hartuko dute parte

2026ko ekainean Donostian egingo den Adinekoekin Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Nazioarteko Kongresuaren esparruan lankidetza protokoloa jarduerak partekatzeko eta neurriak koordinatzeko hasierako tresna da. Ekimena Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eskatuta garatu da. Erakunde hori Nazio Batuen Agentzia da, eta pertsonen osasuna eta ongizatea lantzen ditu.

Protokolo horrek Kongresua egiteko jardueren kudeaketa koordinatu eta eraginkorrera bideratutako neurri batzuk lerrokatzeko aukerari egiten dio erreferentzia, eta hitzorduaren abiapuntua da; izan ere, horretarako, lankidetza-hitzarmen bat izapidetzen ari da erakunde berberekin, eta bertan, protokolo honek koordinatutako ekimenak aurreratu ondoren, erakunde bakoitzak adierazitako helbururako hartzen dituen konpromiso zehatzak jasoko dira.

Nazioarteko topaketa ekainaren 16an, 17an eta 18an egingo da eta, adinekoentzako ingurune inklusiboagoak eraikitzeko jardunbide egokiak, politika publikoak eta esperientziak partekatzeko mundu osoko ordezkariak bilduko dira.

Munduko biltzar honetako partaideek belaunaldien zeharkakotasunarekin, aniztasunarekin, zahartze osasuntsuarekin eta adinekoen parte-hartze sozialarekin lotutako ezagutza partekatuko dute, besteak beste.