Gobernu Kontseiluak onespena eman dio gaurko batzarrean Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2026ko ekitaldiko dirulaguntza deialdiari. Hala, Eusko Jaurlaritzak 592.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara. Legegintzaldia hasi zenetik, %23 igo da deialdi honi bideratutako dirua eta horrek Euskal Arte Sistemaren alde egin nahi den apustuarekin bat dator.
Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen modalitateak eta jarduerak:
- Sustapen-zabalkundearen modalitatea: 55.000 euro bideratuko dira arte plastikoen eta ikusizkoen eremuan arte garaikideko gertakizun eta adierazpenak antolatzera: erakusketak, lehiaketak, batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak, … Horien helburua bada Euskadin bizi diren artistak sustatzea eta zabaltzea eta Euskadin arte garaikidea sustatzea. Jarduketa horiek euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko dira.
- Argitalpenen modalitatea: arte plastiko eta ikusizkoen eremuan euskarri desberdinetan publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada. Horretarako 145.000 euroko diru partida dago.
- Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: 392.000 eurorekin arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea lagunduko da: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.
Interesdunek hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskaera egiteko, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.
2025 urteko deialdian guztira 68 proiektu lagundu ziren diruz. Sei proiektu lagundu ziren sustapen-zabalkundearen modalitatean, 13 argitalpenen modalitatean eta 49 sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean.






