Euskal Poliziaren 6. promozio bateratuko ikasleek Arkauteko Akademiako barnetegia berreskuratuko dute gaurtik aurrera

0
  • Guztira 278 agentek emango dute gaua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, prestakuntzak irauten duen bitartean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak barnetegi-erregimena berreskuratuko du, eta Euskal Poliziaren 6. promozio bateratuan parte hartuko duten agenteek bederatzi hilabetez emango dute gaua Arkauten, astelehenetik ostegunera. Guztira, Euskal Poliziako 278 agentek gainditu dituzte hautaketa-prozesuaren lehen zatiko proba teoriko, psikotekniko eta fisiko guztiak. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza hilabeteak igaro ondoren, praktiketako prozesua egin beharko dute Ertzaintzan eta udaltzaingoetan.

Gaur goizean, ikasturte hasierako ekitaldia egin da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Bertan, Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Nagusia den Jon Goikoleak parte hartu dute. Ikasturte hasierako ekitaldian izan dira, halaber, Segurtasuneko sailburuorde Ricardo Ituarte, Ertzaintzako zuzendari eta buru Victoria Landa eta Josu Bujanda, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Ertzaintzako burua eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendari den Olga Fernandino.

Arkauteko Akademian sartu diren 278 pertsonetatik 148 ertzain izateko prestatuko dira, eta beste 130, udalerri hauetako udaltzain izateko:

  • Abanto-Zierbena 2
  • Amorebieta-Etxano 3
  • Bakio 1
  • Barakaldo 12
  • Basauri 2
  • Bilbo 66
  • Donostia/San Sebastian 2
  • Eibar 1
  • Erandio 1
  • Etxebarri 1
  • Getxo 1
  • Ortuella 1
  • Portugalete 3
  • Valle de Trapaga 4
  • Vitoria-Gasteiz 26
  • Zarautz 4

Euskal Poliziaren 6. promozioko ikasle berrien profila honako hau da:

  • % 61,7k 30 urte baino gutxiago ditu.
  • % 77,69k egiaztatuta dute B2 mailatik gorako euskara-maila: % 61,15ek B2 maila eta % 16,5ek C1 maila.
  • Gehienak Bizkaikoak (% 58,39), Gipuzkoakoak (% 17,15) eta Arabakoak (% 14,9) dira.
  • % 31,6 emakumeak dira

Barnetegia

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, Arkauten barnetegi-erregimena berreskuratu du Euskal Poliziaren 6. baterako promoziorako. Pandemiaren aurreko hezkuntza-eredua da, eta ertzainen eta udaltzaingoen arteko kohesioa, ezagutza eta lankidetza sustatzeko berreskuratu da.

Hilabete horietan, agenteek prestakuntza teoriko eta praktiko handia jasoko dute, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak diseinatua, Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzain izateko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko. Prestakuntza-etapa hau gainditzen dutenek, non Euskal Poliziak eguneroko lanean harremanak dituen polizia-unitateak eta erakundeak bisitatuko dituzten, diploma jasoko dute eta, 12 hilabetez, behin-behineko plaza lortu duten Euskal Poliziaren kidegoetan ordaindutako praktikak hasiko dituzte. Horiek arrakastaz gaindituz gero, agenteak karrerako funtzionario bihurtuko dira behin betiko izaeraz.

Irailean, Ertzaintzaren 35. promozioaren barruan, beste 320 pertsona gehitzea aurreikusten da lehen talde horretan, uda ondoren barnetegiak izango dituen 596 plazak bete arte. Prestakuntza jasotzen ari diren pertsona horiek 2027ko udaberrian amaituko dute egonaldia Arkauten, Euskal Poliziaren zazpigarren promozio bateratua Akademian sartzea aurreikusita dagoenean.