Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU/HUN) Mikrobiologia Klinikoko Zerbitzuak egindako ikerketa bat ahozko komunikazio onenetako bat bezala aitortu dute Munichen (Alemania) egin berri den Mikrobiologia Klinikoaren eta Gaixotasun Infekziosoen inguruko Europako Kongresuan (ESCMID Global). Ikerketan, halaber, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) eta Irache Tanatorioak Taldeak parte hartu dute.






