Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria den Rebeca Esnaolak ‘Jolas Inklusiboaren’ edizio berria inauguratu du asteazken honetan, Tuterako Benjamin Institutuan. Jardunaldia Miguel Indurain Fundazioak antolatu du, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin eta ‘La Caixa’ Fundazioarekin lankidetzan, kirol egokitua eta gizarteratzea bultzatzeko helburuarekin. Esnaolarekin batera izan dira, baita ere, 2027ko Kirolaren Europako Eskualdeko Hautagaitzaren Ebaluazio Batzordeko kideak, egun hauetan Nafarroa bisitatzen ari baitira, sari hori lortzeko Komunitateak aurkeztutako hautagaitza baloratzearren.






