Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lurralde-proiektu turistikoak babesteko laguntza-programa berri bat proposatu du. Diru-laguntza horiek 1.840.000 €-ko aurrekontua dute guztira, eta Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzeko diseinatuta daude.
Laguntza-programa bi dirulaguntza lerrotan banatzen da. Alde batetik, Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta esperientzia turistikoa hobetzea helburu duten lurralde-proiektu turistikoak. Eta, bestetik, helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetuko duten proiektuak.
Laguntzak erakunde publiko zein pribatuei zuzenduta daude. Erakunde hautagarrien artean daude udalak, tokiko erakunde autonomoak, enpresa- eta toki-erakunde publikoak eta turismoa sustatzeko ardura duten titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak. Gainera, eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremuan jarduten duten erakundeak ere hautagarriak dira, hala nola kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak eta turismo-produktuak kudeatzen dituzten beste erakunde eta elkarte batzuk.






