Zikloturismoa, Enogastronomia eta Esperientzia esklusiboak: Nafarroak konexioan jartzen ditu bere hiru produktu klubak

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_06_08 T* Networking de Turismo L* Bodegas Otazu

Turismo Zuzendaritza Nagusiak berriki garatu duen estrategietako bat Nafarroako enpresa turistikoen sustapena bultzatzea izan da, produktu klubak sortuz. Erakunde horiek lankidetza publiko-pribatua errazten dute, Nafarroa helmuga turistiko lehiakor gisa aurkezteko aukera emanez. Nafarroako enpresa, elkarte eta partzuergo turistikoen lanari esker, 3 produktu klub jarri dira martxan: bizikleta bidezko turismoa, enogastronomia eta esperientzia esklusiboak (Premium).