Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreari buruzko Foru Lege berria bultzatu du, gizarte entitateek Foru Komunitatean kohesio sozialerako, partaidetza demokratikorako eta eskubideen bermerako funtsezko eragile gisa duten zeregina aitortzeko, indartzeko eta sendotzeko. Aurreproiektua parte hartzeko atarian dago, eta ekarpenak egin daitezke uztailaren 3ra arte.






