- Urriaren 7a jaieguna izango da, Euskadiko lehen Gobernuaren sorreraren 90. urteurrena dela eta
Gobernu Kontseiluak, Mikel Torres Lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren proposamenez, Euskadirako 2027ko lan egutegia onartu du astearte honetan.
Datorren urtean, martxoaren 19ko jaieguna urriaren 7ra aldatuko da, Euskadiko lehen Gobernua eratu zeneko 90. urteurrenera.
Euskadin, 2027an, lan egutegiak hamabi jaiegun hauek izango ditu:
- Urtarrilak 1 (Urteberria).
- Urtarrilak 6 (Errege eguna).
- Martxoak 25 (Ostegun Santua).
- Martxoak 26 (Ostiral Santua).
- Martxoak 29 (Pazko Astelehena).
- Maiatzak 1 (Lanaren Eguna).
- Urriak 7 (Euskadiko lehen Gobernuaren urteurrena).
- Urriak 12 (Jai Nazionala).
- Azaroak 1 (Domu Santu eguna).
- Abenduak 6 (Konstituzio eguna).
- Abenduak 8 (Sortzez garbia).
- Abenduak 25 (Eguberri eguna).
Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalei dagozkienak, eta hilabeteko epea izango dute proposamenak egiteko, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.






