Emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta/edo sentsibilizatzeko proiektuetarako deialdi berria

0

Emakundek dirulaguntzen deialdi berri bat abiarazi du, emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta/edo sentsibilizatzeko proiektuak egiteko.

Uztailaren 10era arte zabalik dago irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte eta fundazioei zuzendutako deialdi honen eskabideak aurkezteko epea, 2026an zehar emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta/edo sentsibilizatzeko proiektu, programa edota jarduera zehatzak egin ditzaten.

Deialdiak 300.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du, eta proiektu bakoitzeko, gehienez, 12.000 euroko dirulaguntza emango da. Erakunde bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, eta diruz lagunduko diren jarduerak 2026an zehar egin beharko dira.

Deialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan dago.