Gobernu Kontseiluak Europar Batasuneko 2,7 milioi euro Eibarren trenbidea integratzera bideratzera onartu du

0
  • Euskal Trenbide Sareak jasoko du Next Generation EU funtsetako zenbateko gehigarri hori, trenbide segurtasuna hobetzeko eta hiri-mugikortasunaren deskarbonizazioa sustatzeko.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak proposatuta, 2,7 milioi euro bideratzea Euskal Trenbide Sarera, Eibarren trenbide-azpiegitura hirian integratzeko jarduketetarako. Esku hartze hori, Europar Batasunak – Next Generation EU bidez finantzatuta, Gobernu zentralaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago.

Euskal Trenbide Sareak Estaziño eta Azitain arteko tren-trazadura estali du. Eibarren egindako horrelako hirugarren proiektua da, tren-sarea udalerrian hobeto integratzeko, Ardantzako geltokia eta Amaña eta Ardantza artekoa estali ondoren.

Proiektuaren zati bat Next Generation EU funtsekin finantzatu da dagoeneko, Eibarko Udalarekin hitzartuta, eta orain beste ekarpen bat jasoko du mekanismo beraren bidez, erabilgarri dauden zenbateko berrien banaketari esker. Ekarpena proiektuaren barruan trenbide-sareko berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko eta trenbide segurtasuna optimizatzeko erabiliko da.