Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak beste urrats bat eman du herritarrei izapideak errazteko. Hemendik aurrera, enplegu-eskaria berritzea errazagoa izango da Nafar Lansareren telefono-sistema automatiko berriarekin, urteko 365 egunetan 24 orduz erabilgarri egongo baita. Neurriak tramitazio errazagoa eta eskuragarriagoa bultzatu nahi du, eta Nafarroako Gobernuak gauzatzen dituen Sinplifikazio Administratiboko Planen barruan kokatzen da.






