Nafarroako Gazteriaren Institutuak AUZOLAN deialdia jarri du abian, gazteek gidatutako proiektu komunitarioetarako. Ekimen berri bat da, Nafarroako gazteek beren ingurune hurbilenen eraldaketan aktiboki parte har dezaten sustatzeko. Deialdiak diruz lagunduko ditu beren tokiko komunitateetan hautemandako beharrei, erronkei edo aukerei erantzun nahi dieten gazte-taldeek diseinatu eta garatutako irabazi-asmorik gabeko proiektuak.






