Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa den Tracasa Globalek, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoari (CPEN) atxikia denak, Ingurumen-arloko Desberdintasunen bisorea garatu du Europako Ingurumen Agentziarekin batera. Horrela, mapa interaktibo bat sortu du, km2 bateko bereizmena duena, Europako 28 herrialdetako airearen kalitatearen analisi eta datu demografikoekin. Tresna berri hori Europako Ingurumen eta Osasun Atlasean txertatuta dago, eta Nafarroako enpresa 2022az geroztik horretan ari da lanean.






