Turismok gogorarazi du nahitaez inskribatu behar direla apartamentu turistikoak erregistro ofizialean

0

Nafarroako Gobernuko Turismoko Zuzendaritza Nagusiak informazio kanpaina bat jarri du martxan ostatuen jabeentzat, gogorarazteko Nafarroako Turismo Erregistroan izena ematea nahitaezkoa, doakoa eta oso erraza dela. Kanpainak gogorarazten du salaketa-postontzi anonimo bat dagoela, herritarrek balizko ezkutuko ostatuak daudela jakinaraz dezaten.