Nafarroako etxebizitza-arloko Bitartekaritza Zerbitzuak 2.300 arreta baino gehiago eman ditu urteko lehen seihilekoan

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_02_02 T* La vicepresidenta Alfaro presenta en rueda de prensa el nuevo Servicio de Información, Asesoramiento y Mediación en alquiler y ejecuciones hipotecarias. L* Calle Fuente del Hierro 23, Pamplona

Nafarroako Gobernuaren alokairu eta hipoteken bitartekaritzaren arloko Informazio, Aholkularitza eta Bitartekaritza Zerbitzua aurtengo otsailean jarri zen martxan, eta 2.332 arreta eman ditu lehen seihilekoan. Gogora ekarri behar da Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak bultzaturiko zerbitzu honek alokairu eta hipotekei buruzko informazioa eskaintzeaz gain, alokairuen eta hipoteka-gauzatzeen arloko bitartekaritza eskaintzen duela.