Prozesua irakasleen kidegoka aztertuta, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko irakasleen kasuan, esleitutako plazen tasa %83,3koa da; izan ere, deitutako 18 plazetatik 15 esleitu dira, eta 3 plaza bete gabe geratu dira. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan eskainitako 25 plazetatik 2 ere ez dira bete, eta, maisu-maistren kidegoan, eskainitako 290 plazetatik 2 hutsik geratu dira.





