Eusko Jaurlaritzak 37,5 milioi euro bideratuko ditu euskaltegi pribatuetara 2026-2027 ikasturterako

0
  • Deialdiak euskaltegi pribatuen eta euskara autoikasteko zentro homologatuen jarduera finantzatuko du datorren ikasturtean
  • Laguntzek helduen euskara ikasteko eskaintza egonkorra eta kalitatezkoa bermatzen lagunduko dute

Gobernu Kontseiluak 2026-2027 ikasturterako euskaltegi pribatuei eta euskara autoikasteko zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartu du. Deialdiak 37.530.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango du. Laguntza horiei esker, 2026ko urritik 2027ko irailera bitartean zentroen jarduera finantzatu ahal izango da, eta helduen euskalduntzean funtsezkoa den euskaltegien sarea indartuko da.

Deialdia Eusko Jaurlaritzak helduen euskara ikasteko sistema sendotzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da, baita euskararen ezagutza eta erabilera zabaltzen jarraitzeko helburuaren barruan ere. Euskaltegiek funtsezko eginkizuna dute helburu hori lortzeko, kalitatezko, irisgarria eta ikasleen beharretara egokitutako irakaskuntza eskaintzen baitute.

Deialdiak euskaltegi pribatuek eta euskara autoikasteko zentro homologatuek garatzen duten jarduera finantzatzea aurreikusten du, irakaskuntzaren modalitate guztiak barne hartuta, eta jardueran nahiz irakaskuntzaren kalitatean oinarritutako finantzaketa-sistema ezartzen du.

 

Eusko Jaurlaritza finantzaketa-eredu egonkorrago baterantz doa

Deialdi honekin batera, Eusko Jaurlaritzak euskaltegi pribatuen finantzaketa-aldaketa arautuko duen dekretua izapidetzen jarraitzen du, euskaltegi pribatuen sareari.egonkortasun handiagoa emango dion finantzaketa-sistema baterantz aurrera egiteko helburuarekin. Erreformari esker, iraupen handiagoko proiektuak garatzeko tresna malguagoak izango dira, eta laguntza-ildo berriak ezarri ahal izango dira, besteak beste, berriz matrikulatzea sustatzeko, euskara ikasteari berriro ekitea bultzatzeko eta euskararen erabilera soziala indartzeko