Nafarroako Artxiboak Agustín González Acilu musikagilearen funts dokumentala jaso du dohaintzan

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_07_31 T* La consejera Esnaola participa en presentación de la donación del fondo documental maestro Agustín González Acilu L* Salón de actos del Archivo General de Navarra (Calle 2 de mayo)

Ostiral honetan, Agustin Gonzalez Acilu (Altsasu, 1929ko otsailaren 18a – Madril, 2023ko abuztuaren 15a) konpositorearen funts dokumentalaren dohaintza aurkezteko ekitaldia egin da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria buru izan duen ekitaldian, Mª José González Ribot familiaren ordezkaria eta David Gálvez Iruñeko Ganbera Abesbatzako zuzendari eta konpositorearen obran aditu nabarmena izan dira.