Nafarroako gobernuak NICDO-Iruñeko Planetarioarekin batera bultzatzen duen EKLIPSE proiektuak Sendaviva dibulgazio eta ikerketa zientifikoko gune bihurtuko du datorren abuztuaren 12an, eguzki-eklipse osoa dela eta. Denbora errealeko esperimentuak izanen dira parkean, eta aipatu fenomenoak atmosfera, fauna eta giza pertzepzioa zer-nola ukitzen dituen aztertuko da.






