Iruñerriko Legionellako agerraldi bat kontrolatzeko neurriak hartu ditu Osasun Publikoak

0

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak legionelosi-agerraldi bat detektatu zuen irailaren 4an, Iruñerrian, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Klinikoko Zerbitzuak baieztatu ondoren Burlatan eta Atarrabian bizi diren bi kasuren berri. Bi udalerri horietako bakoitzean kasu bat zegoen baieztatuta asteazkenean, hilak 2. Noizbehinkako kasuen detekzioa ohikoa da, eta esposizio puntualen ondorio izan ohi da, beste pertsona batzuentzako arriskurik ekarri ohi ez dutenak; hala ere, denboran bat etortzeak eta hurbilekoek kasu gehiago sor zitzakeen esposizio-foku bat zegoela pentsarazi zuten.