- 23.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena bigarren fase honetako 41 kategorietarako, eta hautaprobak BECen (Barakaldo) eta EHUko Gasteizko Elurreta ikastegian egingo dira azaroko hiru asteburutan, azaroaren 6-7-8an, eta azaroaren 21ean, 22an eta 27an
2023-24-25eko EPEaren bigarren faseko azterketak egiteko esleitutako ordutegiak gaur argitaratu ditu Osakidetzak bere webgunean, ekainaren 2tik aurrerako izen-emate epea izan zuten 41 lanbide-kategorietarako. Probak BECen (Barakaldo) eta EHUko Gasteizko Elurreta ikastegian egingo dira hiru asteburutan: 2026ko azaroaren 6an, 7an eta 8an, 21ean eta 22an eta 27an.
Hautaketa-probak ostiraletan, larunbat eta igandeetan egingo dira, hiru ordu-bloketan: goizekoa, eguerdikoa eta arratsaldekoa. Zehazki, honela antolatu dira:
| KATEGORIA | DATA | LEKUA | ORDUTEGIA |
| FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA | 2026/11/06 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| PSIKOLOGO FT | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| FARMAZIAKO FT | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| GARRAIO SANITARIOAREN GID. | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| ODONTOLOGIAKO FT | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| LAN-OSASUNEKO ERIZAINA | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| INFORMATIKAKO TEKN. ESP. | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| AUDIOPROTESIKO TEKN. ESP. | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| SEGURTASUNEKO PREBENTZIOKO GMT | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| SUKALDARIA | 2026/11/07 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| OPTIKAN DIPLOMADUNA | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GMT | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANETAKO OF. | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| INFORMATIKAKO TEKN. ESP. | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| ELEKTROMEDIKUNTZAKO INST. TEKN. | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKN. ESP. | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| JOSKINTZAKO OFIZIALA | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| ERGONOMIAKO GMT | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKN. ESP. | 2026/11/08 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| LETRADU KORPORATIBOA | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| MANTENTZE-LAN ELEKTRIKOETAKO OF. | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO EMT | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| EMAGINA | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| OSASUN MENTALEKO ERIZAINA | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| TERAPEUTA OKUPAZIONALA | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GID. | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO EMT | 2026/11/21 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| GMT JURIDIKOA | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| MANTENTZE-LANETAKO OF. ITURGINA | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 9:30 |
| MANTENTZE-LAN MEKANIKOETAKO OF. | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| EMERGENTZIETAKO FEM | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| DIETETIKAKO TEKN. ESP. | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 13:30 |
| KSU-KO FEM | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| ERRADIOTERAPIAKO TEKN. ESP. | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| LIBURUZAINA | 2026/11/22 | Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz | 17:30 |
| ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO EMT | 2026/11/27 | BEC – Barakaldo | 9:00 |
| ANTOLAKUNTZAKO GMT | 2026/11/27 | BEC – Barakaldo | 12:00 |
| GIZARTE-LANGILEA | 2026/11/27 | BEC – Barakaldo | 15:00 |
| EKONOMIAKO GMT | 2026/11/27 | BEC – Barakaldo | 15:00 |
| ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKN. ESP. | 2026/11/27 | BEC – Barakaldo | 18:00 |
Horrela, Osakidetzak aurrera egiten du enplegu publikoaren deialdiaren prozesuan. 23.747 izangaik eman dute izena 41 kategorietako azterketak egiteko, 2026ko ekainean BECen (Barakaldo) azterketak egin zituzten 9 kategorietako izangaiez gain.
Hain zuzen ere, EPEaren lehen fasea ekainean egin zen, BECen, eta antolaketa- eta partaidetza-arrakasta sendoarekin amaitu zen. Hala, koordinazio arina eta hautagaien bertaratze handia lortu ziren, eta horrek Osakidetzak tamaina handiko hautaketa-prozesuetarako duen gaitasun operatiboa baliozkotu zuen.
2023-2024-2025eko EPE honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Osakidetzako plantilla egonkortzearen eta sistema publikoa indartzearen alde egindako apostua sendotzen dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz. Osasun Sailak koordinatzen duen akordio estrategiko horren arabera, osasun-sistema eraldatzea lehentasunezko ardatza da, antolamenduaren berrikuntza sustatzen du eta asistentziaren jasangarritasuna eta kalitatea bermatzen ditu euskal kudeaketa publikoaren printzipio gidari gisa.






