Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak eta Kanarietako Gobernuko ordezkariek bilera bat egin dute aste honetan, migrazioen, harreraren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloan bi lurraldeen artean esperientziak partekatzeko, sinergiak sortzeko eta lankidetza espazioetan aurrera egiteko. Bilera bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko balio izan du, eta MIGRADMI 2026 Migrazioen Estatuko Topaketaren esparruan egin da, Lanzaroten.






