Nafarroako Gobernuak gaurko saioan baimena eman dio Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiari aurreikusitako urteko ordainketak doitzeko eta, hartara, Baztan/Bidasoa eremuko bidaiarien garraio publiko erregularreko kontratu berria ordaintzeko. Aurreikusten da kontratu berri hori datorren azaroan sartuko dela indarrean, eta hala egongo dela 10 urtez. Zenbatekoa, guztira, 15.315.650,27 eurokoa da.
Horrela, Foru Gobernuak amaiera eman dio kontratu berriari, zeinak Baztan-Bidasoako eragin-eremuan dauden 21.000 pertsona baino gehiagoren premiak artatuko dituen. Horien artean nabarmentzekoa da 35 entitatetako 5.500 erabiltzaile egon daitezkeela, orain arte zerbitzu hori ez zutenak, eta orain eskatu ahalako garraioaren alde egin ahalko dutenak egunero. Neurri hori Lurralde Kohesiorako Departamentua lurralde osoko garraio publikoko eskaintza berrantolatzeko sustatzen ari den ekintzen parte da. Lurralde Kohesiorako Departamentua ibilbide erregularrak eskatu ahalako zerbitzuekin konbinatzen ari da dentsitate baxua eta herritarren-sakabanatze handia dagoen eremuetan, lurraldea egituratzeko eta despopulazioari aurka egiteko.
Baztan Bidasoa Ultzama Movilidad SL enpresa, La Burundesa SAUk eta Autobuses La Pamplonesa SAk osatua, izango da Iruña eta Irun arteko zerbitzua emango duena, Baztan/Bidasoa inguruarentzat.
Zerbitzu berriak Nafarroako bidaiarien garraio publiko erregularreko irudi korporatiboa (NBUS) hartuko du.
2019az geroztik berrikusten
Horrela, aurrera doa Nafarroak 2019an ekindako Errepideko Bidaiarien Hiriarteko Garraio Publikoaren Plan Integralaren (PITNA) berrikuspen sakona, eta asmoa du 38 emakidatik 8ra igarotzea, zeinak garraio erregularreko eta eskatu ahalako garraioko zerbitzuak integratzen dituzten. Helburua da eskualde bakoitzeko buruek konexio azkarra izatea hirigune handiekin. Gainera, herritar gutxi bizi diren landa-eremuetan, turismo-ibilgailuen bidezko eskatu ahalako garraio-zerbitzuen ibilbideak ezarri dira.
Orain arte, Nafarroako Foru Komunitatean bost emakida berritu dira: Iruña – Soria, Iruña – Tafalla (Tafalla ingurua), Iruña – Tutera – Zaragoza (Behe Erribera), Iruña – Altsasu – Gasteiz eta Iruña – Irun (Baztan/Bidasoa ingurua).






