Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Irunberriko Udalari 1.121.306,44 euroko diru-laguntza bat emateko, Buztingintza plazan 14 etxebizitza eraikitzeko. Sustapen hau Esku Hartze Publikoko Proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Udal honek bultzatu du, herriko alde zaharra berritzeko eta bizitegi-eskaintza hobetzeko, inguruan biztanleria finkatzeko helburuarekin.






