Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak berriki bisitatu ditu Arantza Hoteleko instalazioak. Bost izarreko hotel hori izen bereko Nafarroako herrian dago, eta bere jarduerak sortutako karbono-aztarnaren %100 konpentsatzen du. Bisitan zehar, Esnaolak zoriondu egin zuen establezimendua, eta «turismo-bikaintasuna eta ingurumen-jasangarritasuna maila gorenean eskutik joan daitezkeela erakusten duen erreferente eztabaidaezintzat» jo zuen.






