Alfarok etxebizitza “ez sabai eta lau pareta gisa, baizik eta bizi aukera gisa” begiratzeko eskatu du

0

“Nafarroako Gobernutik dena jartzen ari gara herritar guztiek etxebizitza duina eskuratzeko duten eskubidea errealitate bihur dadin, baina bakarrik ezin dugu, inplikatutako eragile guztien laguntza behar dugu”. Hitz horiekin inauguratu ditu gaur goizean Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak ‘Nafarroako III. Topaketak’, Iruñean gaurtik ostiralera bitartean egingo dena, eta arkitekturako, ekonomiako edo administrazio publikoetako profesionalak bilduko dituena. Alfarok eskatu die “etxebizitza ez begiratzeko sabai eta lau horma gisa, baizik eta milaka pertsonarentzako bizi aukera moduan”.