Berdintasunaren aldeko 2026ko Emakunde Sariaren deialdia ireki da

0
  • Sari honek jendaurrean aitortzen du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen jarduna
  • Datorren urriaren 28ra arte aurkez daitezke hautagaitzak

Emakundek gaur jarri du abian 2026rako Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren deialdia. Sari honen helburua da pertsona fisiko edo juridikoek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmentzea, eremu pribatukoak edo publikokoak izan. 

Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 28ra arte. Saria jasotzeko hautagai diren erakundeek edo pertsonek egiaztatu egin beharko dute euren ekintzak, lanak edo proiektuak emakumeen ahalduntzea bultzatu eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen lagundu dutela. Saria 15.000 eurokoa da. 

2026rako Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren oinarriak honako esteka honetan kontsulta daitezke.