Tracasa Global Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikia eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan (CPEN) integratua, eta aste honetan Biki Digitalen garapenean eta ezarpenean egindako lana erakutsiko du Esri Konferentzian, zeina informazio geoespazialaren (GIS) ekitaldi nagusia baita Espainian. Hitzorduak sektoreko 2.000 profesional baino gehiago bilduko ditu Ifemako esparruan (Madril) irailaren 30etik urriaren 1era, “GIS-Creando un mundo más inteligente” izenburupean.






