Datorren azaroaren 14ra arte, Barakaldon erroldatutako pertsonek tokiko kontsumoa dinamizatzeko deskontudun 42.000 bonuak erosi eta trukatu ahal izango dituzte merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako lokaletan bertan.
Iaz bezala, bonobarakaldo.inguralde.eus webguneak mapa interaktibo bat eskainiko du atxikitako lokalekin, eta establezimendu bakoitzeko bonuen erabilgarritasuna denbora errealean kontsultatzeko aukera emango du






