97 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20:00ak arte 12 heriotza gehiago izan ondoren.
Euskadin 372 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 2.097 dira guztira (horietatik 812 ospitalizatuta daude). Sendatutako pertsonak, berriz, 40 dira gurean.
Kutsatuen kasuei dagokienez, hauxe da banaketa lurraldez lurralde:
- ARABAN, 912 kasu zenbatu dira, eta horietatik 326 ospitalizatuta daude.
- BIZKAIAN 860 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 375 ospitalizatuta.
- GIPUZKOAN 325 positibo daude, eta horietatik 111 ospitalizatuta daude.
Guztira, koronabirusa detektatzeko 6.220 proba egin dira Euskadin. Horrek esan nahi du Eusakdin milioi biztanleko batez beste 2.842 proba egin direla.
| Martxoaren 21eko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | Kasu positiboak GUZTIRA |
| ARABA | 111 | 326 | 60 | 912 |
| BIZKAIA | 209 | 375 | 24 | 860 |
| GIPUZKOA | 52 | 111 | 13 | 325 |
| GUZTIRA EUSKADI | 372 | 812 | 97 | 2.097 |
Informazio gehiago datuen buletinean: https://bit.ly/3dl4gF9
Nabarmentzekoa da gaur igandea, martxoak 22, arratsaldeko 20:00etan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera kiribila urdinez argiztatuko dela Osakidetzako profesional guztien lana eskertzeko.






