Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Puiun gertatutako istripu batean

0

Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu da Puiun (Nafarroa) izandako auto istripu batean, kamioi bat bidetik aterata.

Guardia Zibilak esan duenez, istripua 07:35ean izan da, N-121 errepideko 29,8. kilometroan. Kamioi bat errepidetik atera da, eta gidaria zauritu egin da. Berarekin zihoan laguna, berriz, hil egin da.

Guardia Zibilak hartu du gertatutakoa argitzeko ardura, eta ibilgailuak beste bide batetik bideratu dituzte.