Bi ibilgailu kiskali eta beste hiru kaltetu dira Bilbon izandako sute batean

0
Argazkia: Iker Salgado.

Bi ibilgailu kiskali eta beste hiru, tartean kamioi bat, kaltetu dira bart Bilbon izandako sute batean.

Ezbeharra Zorrotzagana kalean (Zorrotza auzoa) izan da, 01:25 aldera. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, sutea piztu da ibilgailu batean eta erabat kiskali du hori eta ondoan zegoen beste bat. Horrez gain, beste hiru ibilgailu, tartean kamioi bat, kaltetu dituzte garrek.

Suhiltzaileek amatatu dute sutea. Ertzaintzak bere gain hartu du sutea ikertzeko ardura.