Donostiak hainbat kale asfaltatuko ditu 1,7 milioi euroren truke

0

Gipuzkoako hiriburuko Udal Gobernuak errepidea asfaltatu eta zuloak konpontzeko lau lote onartuko dituela jakinarazi du, hauen balioa 1.667.190 euro izango delarik.

Gune Publikoetako zinegotziak adierazi duenez, “kontratazio legea onartu ostean arazoak eta atzerapenak konpondu ondoren, lehiaketara atera ditugu lau lote, nabarmen hobetuko dutenak hiriko hainbat kaletako asfaltoa, aspalditik konponketa behar zutenak, egia esatera. Horietako bat Tolosa hiribidea da, bus erreia bereziki, egunero autobus ugarik erabiltzen dutenez asfaltoa hondatuta duena”.

“Berehala hasiko gara Tolosa hiribidearen asfaltoa berritzen; 500 m errepide, bi fasetan. Fase bakoitzeko lanek 3 aste iraungo dute, eta obrak datozen egunetan hasiko dira”, erantsi du.