A-15 autobidea itxita egongo da asteburu honetan

0

Leitzarango Autobia (A-15a) itxita egongo da gaur  22:00etatik igandeko 10:00ak arte, an Lorentzo-Larreko tunelean egokitzapen lanak direla eta.

Nafarroatik Gipuzkoara ibilbide luzeko bidaiak egiteko, Altsasuraino N-1 errepidea hartzea gomendatzen dute eta Irurtzunen A-10 errepidea hartzea, Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentutik adierazi duenez.

Berastegi, Elduain edo Berrobira joateko, berriz, A-15a Andoainera bidean moztuta izango denez, Berastegiko lotunean buelta eman, eta Tolosa eta Leitza artean GI-2130 errepidetik ibili ahalko da.

Gipuzkoatik Lekunberri edo Leitzara doazen ibilgailuak GI-2135 errepidetik, Tolosatik, joan ahalko dira.