Bizkaia International Music Experience ekimena ospatuko da BEC!en

0

Datorren urriaren 30etik, azaroaren 2a bitartean, BIME, Bizkaia International Music Experience, ekimena ospatuko da zazpigarren urtez jarraian Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-en.

BIME PRO-k, musikaren industriaren nazioarteko topagunea, 300 jaialdi baino gehiago eta musikaren inguruko profesionalak, ekintzaileak eta ikasleak biltzen ditu.

Estatuko eta nazioarteko musika industriaren protagonista nagusiak BIME PRO azoka profesionalean bilduko dira (urriaren 30etik azaroaren 1era). BIME CITY (urriak 30 eta 31) izango da etorkizuneko kartelburuen tranpolina hiriko 11 aretotan sarrera librea izango duten kontzertuekin, eta BIME LIVEk (azaroak 1 eta 2), udazkeneko jaialdirik handienak, gaur egungo artista aukeratuenak, hartuko ditu.