Donostiarrak staff eta arraunlari taldeen aurkezpena egin du

0

Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak datorren denboraldirako egin dituen staff eta arraunlari aldaketak aurkezu zituen atzo.

Arraunlariei dagokienez, bereziki aipatzekoa da arraunlari gehienek jarraitu egingo dutela aurten ontzi guztietan (Ako 15ek, Bko guztiek, eta emakumeeneko 17k). Berebiziko garrantzia du honek arraunketan.

Gizonezkoen A trainerua (Euskolabel Liga): Igor Makazagak jarraituko du entrenatzaile. Baja izango dira Ibon Basterretxea, Iñigo Collazo, Alain Osanbela eta Hegoi Intxauspe (B ontziko arraunlari/entrenatzaile izango da). Arraunlari berriak: Mikel Iradi (harrobiko donostiarra), Koxme Burutaran (harrobiko donostiarra), Iban Verdugo (harrobiko donostiarra), Iñaki Arrieta (donostiarra), Endika Lopez, Iñaki Urtubia eta Joseba Larrarte.

Gizonezkoen B trainerua (KAE1 Liga): Hegoi Intxauspe, orain arte A traineruan ibilia, izango da B traineruko entrenatzaile berria eta arraunlaria. Aurreko entrenatzailea, Rufo Urtizberea, Donostiarraren harrobia lantzen arituko da, Ur Kirolaken bereziki.

Arraunlari guztiek jarraitzen dute
Emakumeen trainerua (Euskotren Liga): Entrenatzaile berria Maialen Arrazola donostiarra izango da, Iñaki Mendizabal ordeztuta, eta bigarren entrenatzaile gisa arituko da Joserra Mendizabal “Mendi”. Baja izango dira, Nagore Arruti eta Belen García. Taldera datoz Maialen Arrazola (arraunlari modura ere arituko da), María Mendizabal donostiarra, Irati Larrañaga, Ioana Alijostes, Oihana Cereijo eta Andrea Oubiña. Ahaztu gabe Ur-Kirolakeko behe sekzioetako harrobikoak ere pixkanaka iristen joango direla Donostiarrako ontzira.

Uste dugu aldaketa hauei guztiei esker Donostiako zale guztiak ilusioz beteta jarraituko dutela, klubak urratsez urrats ibilbide sendoa daramala ikusita.