Gazte bat atxilotu dute Bilboko saltoki bateko kutxa erregistratzailea lapurtzeagatik

0

Atzo goizaldean 18 urteko gazte bat atxilotu zuten Bilbon, ustez indarra erabiliz saltoki batean lapurreta egiteagatik.

Goizaldeko 05:30ean herritarren babeserako patruilek Santutxu auzoko denda bateko lapurreta-abisuari erantzun zioten.  Agenteek egiaztatu zuten lokaleko beira metalezko kutxeta batekin hautsi zutela eta kutxa erregistratzailea eraman zutela, falta zela konturatu baitziren.

Ustezko lapurrak ihes egin zuen, eta inguruko atari batean sartu zen. Bertan odol-arrastoak aurkitu zituzten, bai atarian bertan bai igogailuan, etxebizitza bateko sarrerako ateraino.
Agenteek atea jo zuten, eta pertsona batzuek zabaldu zieten eta barrura sartzen utzi.

Etxeko bainugelan aurkitu zuten kutxa erregistratzailea, eta dirua logela bateko ohe gainean zabalduta. Agenteek logelako armairuko atea zabaldu zuten eta bertan ezkutatuta aurkitu zuten ustezko lapurra. Honek zauri bat zuen, lapurreta egitean eskuan ebakia egin baitzuen dirudienez.

Gaztea indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.