Innobasquek antolatutako ‘Global Innovation Day’ azaroaren 4an ospatuko da

0

Euskadiko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIX. Asteari hasiera emango dion ‘Global Innovation Day’ deiturikoa azaroaren 4an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasquek antolatuta, aurten, Global Innovation Day-en ildo nagusia berrikuntza disruptiboa izango da. Iñigo Urkullu Lehendakariak ekitaldian parte hartuko du, goizeko 8:45etan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua bertan izanda.

Berrikuntza disruptiboa izango da jardunaldiaren ildo nagusia. Sektore eta neurri ezberdinetako Euskadiko hainbat enpresek erakutsiko ditu bere proiektu disruptiboak; hau da, merkatuan iraultza eragin dutenak edo bertan nitxo berriak sortzen ari direnak. Lehendik dauden produktu edo zerbitzuak baino merkeagoak eta erabilerrazagoak diren berrikuntzako modu alternatiboak dira, eta eragile ez-ohikoek sortzen dituzte alde batera uzten diren bezeroentzat.

Concha Bielza eta Pedro Larrañaga adimen artifizialeko adituek eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradunek, adimen artifizialak “RIS3 Euskadi” espezializazio adimentsuko euskal estrategiaren lehentasunezko eremuetan (fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna) molda dezakeen etorkizuna ezagutaraziko dute.