Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Ruedaren lanak aurkeztu dira ‘Bosteko 2019an’

0

Gaurtik azaroaren 29ra arte `Bosteko 2019´erakusketa ibiltaria bisitatu ahal izango da Arrigorriagako erakusketa aretoan.

Guztira, Bizkaiko bost udalerritan izango dugu ikusgai: Leioa, Basauri, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga eta Getxon.

«Marrazkitik haratago: Figura eta paisaia » erakusketak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, eta, aurten, Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Ruedaren obrak erakusten ditu. Komisarioa, berriz, Ibon Garagarza Berger da.

‘Bosteko 2019’ erakusketa ibiltaria da, lehenengo aldiz egin zenetik —1998. urtea—, arte garaikidea hurbildu izan du Bizkaiko udalerrietara, eta, gaur egun, finkatuta dago Lurraldeko kultura-eremuan.

Hiru artistek planteatu dituzten obren eta instalazioen ezaugarri nagusia aldaketa da, aurkeztuko diren tokiaren arabera era batera edo bestera aldatu eta egokituko  direlako. Erakusketaren esparruak oso desberdinak dira euren artean eta horren ondorioz bisitarien esperientziak ere desberdinak izango dira. Instalazioen formatuak aldatu egingo dira aretoen arabera eta ikusleari une horretan bertan egotearen esperientzia artistikoa eskatuko dio.