Donostiako San Martin kalea urtebetez itxiko da

0

Topoaren igarobidearen lanak egiteko Artzai Onaren parean San Martin kalearen zati bat itxiko da urtebetez.

Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak plangintza aurkeztu du Gune Publikoen batzordean eta honakoa azpimarratu du: «Itxierak hiru fase izango ditu. Eta horretarako hainbat alternatiba aurreikusi ditugu, bai garraio publikoarentzat eta larrialdietarako ibilgailuentzat, bai ibilgailu pribatuentzat. Hala ere, gomendatzen dugu ibilgailu pribatua ez hartzea eta garraio publikoa erabiltzea«.

Lanak iraun bitartean, oinezkoen zirkulazioak eragin txikiak izango ditu. Hala ere, San Martin kalean Loiola kaleko oinezkoen pasabidea laster kenduko da, eta ondorioz, oinezkoek San Martin kaleko arkupetatik joan beharko dute Urbieta edo Hondarribia kaleak arte errepidea gurutzatzeko.

Gainera, bigarren eta hirugarren fasean, Artzai Onaren espaloian eragina izango dute lanek. Dena den, Oinezkoak Katedralaren aurretik ibili ahal izango dira, eta Katedralaren sarrera bermatuta egongo da.