Estatuko izotz ekologikozko pistsarik handiena Bilbok izango du

0

Datozen Gabonetan urira izotz ekologikozko pista eta txirrista ekarriko ditu Bilbok.

Izotz ekologikozko pista, lekuz aldatuko da, eta hartuko duen eremua iaz halako bi izango da, harik eta Estatu osoan izotz ekologikozko pistarik handiena bihurtu arte. Hala, bada, iazko Gabonetako 400 metro koadroen ordez, 800 metro koadro edukiko ditu aurten, eta instalazioaren erdia ere estalia edukiko du, eguraldi txarra izanez gero ere.

Lekuari dagokionez, aldi honetan, Areatzeko kaira aldatuko da, eta Erripako kaian, ostera, TXIRRISTA handia geratuko da, irristatzeko sei errail izango dituelarik aurten ere. Lehentasunezko xedea da gune zabalagoak prestatzea errekaren alde banatan, adin guztietako jendearentzako proposamen honekin.

Azpiegitura bata zein bestea Xtraice nazioarteko enpresak diseinatu ditu: izotz ekologikoa fabrikatzen eta banatzen aitzindaria da enpresa hori. Gai berritzaileak erabiltzen ditu, beraz, abangoardiakoak, jasangarriagoak, ur izoztuzko pista batean irristatzeko sentsazioa eraginez, ingurumena begiratzen duen produktu % 100ean birziklagarri batekin. Apustu horrekin, Udalak, ura eta argindarra aurreztuko ditu nabarmenki, eta tonaka CO2 eguratsera isurtzea eragotziko.