Kotoiaren algoritmoak eta On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors ikusgai Tabakaleran

0

Tabakalerak bi erakusketa berri inauguratuko ditu: Kotoiaren algoritmoak eta On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors.

Bata, Filipa César (Oporto, 1975) artista portugaldarrarena eta bestea berriz, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbileko Madrassa Collective taldearena.

Bi kasuetan, ez da artista horien obra Tabakaleran erakusten den lehen aldia; Filipa César artista eta zinemagile portugaldarrak duela hamarkada bat parte hartu zuen Look Again erakusketan, Carolina Grauk komisariatuta, eta duela bi urte eskas bere Spell Reel filma proiektatu zuen Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta baita Tabakalerak antolatzen duen Zabaltegi-Tabakalera + Plus sekzioan ere.

Madrassa Collective-ren kasuan, 2017ko ekainean, Tabakalerako egoitza artistikoen batzordeak bere proiektua aukeratu zuen komisariotza modalitatean, Something to Generate from,  2018 urtean egonaldi artistiko bat egiteko. Deialdi horren baldintzetako bat zen hautatutako proposamenaren emaitzak Tabakalerako programan txertatuko zen erakusketa bat izan behar zuela, eta emaitza hori errealitate bihurtu da gaur aurkezten dugun erakusketari esker.

Tabakalera ez da Filipa Césarrek eta Madrassa Collectivek partekatzen duten gauza bakarra; bi proposamen horiek izaera kolektibo argia dute, haien praktika artistikoen abiapuntua eta oinarrizko metodologia kolektibotasuna baita. Bestetik, euren interesa kolonia garaiaren osteko eta mugaz gaindiko diskurtsoetan jartzen dute.