Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren Katalogoan sartzeko proposamenak aurkezteko aukera

0

Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren 2020. urteko Katalogoan sartzeko proposamenak jasotzeko epea ireki da.

Zirkuitua, 2017. urtean Kultura Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako Antzerkia Bultzatzeko Plan-aren barruan dago kokatuta, antzerkia, dantza eta bere profesionalen lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin. Proposamenak jasotzeko epea azaroaren 24a arte egongo da irekita eta espres sortutako Komisio Artistiko baten eginkizuna izango da aurkeztutako lanak aztertu, eta Katalogoan sartuko direnak erabakitzea.

Zirkuituaren programazioa NAS-aren bazkide diren udal espazio eszenikoen eskaintzaren osagarri izango da, deialdiaren oinarrietan “Zirkuituaren Filosofia” bezala definitzen denari erantzunez: komertzialak ez diren kalitate goreneko proposamenak, inklusiboak eta egungo gizartearen gaiak jorratzen dituztenak.

Behin betiko Katalogoa prestatu eta gero Nafarroako Antzoki Sareak programa honen helburuei erantzuten dion programazioa landuko du, bere bazkideekin elkarlanean.