Arabako Foru Aldundiaren Adierazpena Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

0

Arabako Foru Aldundiak, aurten ere, adierazten du bat egiten duela emakumeek bizitzako eremu guztietan eskubideak benetan baliatzearen aldarrikapenarekin.

Aurten, Arabako Foru Aldundiak goiburu honen pean ospatuko du Emakumeen Nazioarteko Eguna: ‘Bizi guztiko jakinduria. Urteetako konpromisoa gure herriak eraldatzeko’. Xedea da gure lurraldeko landa inguruko emakumeei gure aitortza helaraztea eta, modu horretan, haien bizitzak, lorpenak, jakinduria eta lana ikusaraztea, zeinei esker hainbeste eraldatu baitira gure herriak, emakume horiek erreferente baitira dira gure bizitzak aldatu eta hobetzeko konpromisoan eta borrokan.

Mundu guztiko emakumeek eta, jakina, gure lurralde historikokoek gure gizartea eraldatzen laguntzen dute haien eguneroko lanarekin, haien baldintzarik gabeko konpromisoarekin, haien aktibismo sozialarekin eta emakumeekin aliantzak sortzearekin. Adierazpen honen bidez, Arabako Foru Aldundiak aitortu eta nabarmentzen du milaka emakumek gizarte garatuago eta bidezkoago baten alde egin duten ekarpenari.

Gure herrietan, gure kuadrilletan, emakumeek eragin handia dute komunitatearen bizitzan, kulturan, enpresetan… Emakume erreferente horiek arazoak gainditu eta ozen mintzatu dira diskriminazio eta desparekotasunen aurka, gizarte bidezkoagoa eta berdinagoa lor dadin, eta, hartara, hurrengo belaunaldien inspirazio izan daitezen haiek ahalegin horrekin jarraitzeko.

Arabako Foru Aldundiak datozen belaunaldiak animatzen ditu, gizartea eraldatzen jarraitzeko eman beharreko pausoak eman ditzaten, hala egin izan baitute gure iraganeko emakumeek. Beharrezkoa da aurrera egiten jarraitzea, oraindik lan hori egitea zailtzen duten oztopoak baitaude. Arabako Foru Aldundiak hitzematen du arlo hauetan lan egiten jarraituko duela

 Zerbitzuak eta baliabideak eskaintzea Arabako Lurralde Historikoko landa inguruneetarako.

 Garrantzia ematea emakumeek eratutako sareen ekarpenei.

 Eta, batez ere, balioestea gizartean emakumearen papera nabarmentzen lagundu duten emakume nagusiak.

Martxoaren 8a dela-eta, Arabako Foru Aldundiak beste erakunde batzuk, emakumeen elkarteak, emakume banakoak eta herritarrak, oro har, animatu nahi ditu aldarrikapen ekitaldiak antolatzera gure lurraldean eta parte hartzera antolatzen direnetan; batez ere, animatu nahi ditu parte hartzera Arabako Foru Aldundiak datorren martxoaren 6an, ostirala, arratsaldeko

Azkenik, Arabako Foru Aldundiak berresten du konpromisoa hartuta daukala sustatzeko desparekotasunak murriztera bideratutako politika publikoak eta joateko emakumeen eta gizonen gizarte bidezkoago eta berdinago baterantz, Garapen Jasangarrirako eta Garapen Helbururako Agenda 2030arekin bat etorrita.